HAQAL-AWDA!

Hamaika dira munduan aurkitu ditzakegun bidegabekeriak. Ingustizia guztiak larriak eta onartezinak izan arren, badaude arrazoi ezberdinengatik bereziki larriak eta mingarriak direnak. Horien artean, Mendebaldeko Saharatik, eta Marokok eta Mauritaniak legez kanpo okupatu zuten herrialdea.  Okupazioaren ondorioz milaka lagunek euren etxeak utzi eta Aljeriako Tindoufeko basamortura joan behar izan zuten ihesi. Beste asko, berriz, euren herrietan bizitzen jarraitzen dute, Tifaratin, Bir Lehlun edo Aaiunen, Marokoren okupazio basatiari eta errepresioari aurre eginez.

 Hamarkada luzeetako sufrimenduak ez du txikitu, inondik inora, Saharako lagunen bizirauteko eta borrokatzeko asmoa. Horretarako garrantzia handia du jakiteak bakarrik ez daudela, euren eskubideen alde borrokatzeko prest dauden lagunak badaudela. “Erabat estimatzen dugu euskal gizarte eta instituzioek ematen diguten laguntza eta elkarrekin jorratzen dugun lankidetza. Baita arlo politikoan sahararren borroka babesten dituzten mozioek ere. Gurekiko ulermena, harmonia eta sentiberatasuna sentitzen ari gara”. Hala mintzatu ziren maiatzaren 29an Bilbon elkartu ziren ordezkari saharauiarrak. Izan ere, egun horretan elkartasun karabana bat atera zen Bilbotik Alacantera; handik itsasontziz Aljeriara, eta handik itsasontziz Aljeriara, eta handik Tindoufera. Karabana Jaurlaritzak emandako 17 ibilgailuk osatzen zuten, eta Bilbotik Alacantera eramateaz arduratu ziren lagunak Bilboko Metroko eta Eusko Treneko langileak ziren, ia guztiak emakumeak.

Nekatuta daude Saharako lagunak nazioarteko komunitatea deitzen den horrekin. Behin eta berriz ikusten dute nazioartean ez dagoelako auzia konpontzeko borondate politikorik. NBEren bitartekaritzaren ezinak eta Marokoren oztopoek zintzilik utzi dute oraingoz autodeterminazio erreferendumaren auzia, 1991. urtean NBEk erreferenduma egiteko oinarriak ezarri zituen arren. Egoera gogorrean bizi dira, baina argi izan behar dute ez daudela bakarrik, munduko boteretsuenek bizkarra eman arren milaka direla euren bizezko aldarrikapenak sustengatzen dituzten lagunak. Haq el awda!

——————————————————————————————

Haq el awda! (Haq el awda!), itzultzeko eskubidea esan nahi duen espresio arabiarra da. Saharako errefuxiatuek euren etxeetara itzultzeko duten eskubidea aldarrikatzeko erabili ohi duten leloa; munduan milioika errefuxiatuk bat egiten duten aldarria. Izan ere, ez dezagun ahaztu ekainaren 20a Errefuxiatuen Nazioarteko eguna dela.

Darahli’06, 2006urteko Aste Santuan (Apirilak 6tik 13ra) buruturiko proiektua da. Apirilaren 6tik 13ra, Errefuxiatu sahararrek, Tindufen dituzten kanpamenduetara joan ginen. Proiektuaren lehen pausoak, 2 urte lehenagotik hasi ziren. Proiektua aurrera ateratzeko, ate asko jo behar izan zituzten proiektuaren arduradunek (Ibonek eta Samuelek). Herriko bi ikastetxeek (Herri Eskolak eta Maria eta Jose ikastetxeak) elkarlanean buruturiko proiektua izan zen. Proiektuaren xede nagusia, hassanieraz “darahli” egitea eta euskaraz besarkatzea zen. 16tik 18urte bitarteko 80 ikasle inguru joan ginen, hamar irakasle inguru, herriko pediatra Ines Aseginolaza, herriko alkate Maria Eugenia Arrizabalaga, Hitzako Aitor Manterola kazetaria eta EiTBko Lierni Mugarza kazetaria eta bere kamera.

Ines Aseginolaza: Zumaiako pediatra

Ines Aseginolaza Zumaiako pediatra Herriko pediatra modura urte asko daramatza Ines Aseginolazak. Saharako bidaia esperientzia berezia izan den arren, han ere herrikoak zaintzen jardun zuen. Continue reading ‘Ines Aseginolaza: Zumaiako pediatra’

Samuel Ruiz eta Ibon Ibarguren: Irakasle eta arduradunak

Samuel Ruiz & Ibon Ibarguren Irakasle eta arduradunak  Herri Eskolako eta Maria eta Joseko arduradunekin hitz egin nahi izan dugu beste behin ere, eta jator-jator erantzun digute Samuel eta Ibon irakasleek.  Continue reading ‘Samuel Ruiz eta Ibon Ibarguren: Irakasle eta arduradunak’

Sahara, 2006an joan ginenon afaria

Kaixo denoi. Jakinarazi nahi dugu, 2008ko uztailaren 12an, Darahli’06 Proietuaren baitan Saharara joan ginenon afaria egingo dugu. Izena emateko epea, pasa den astean, ekainaren 31n amaitu zen. Hala ere, azken momentuan, norbaitek, joatea pentsatzen badu, erantzun dezala darahlizumaia@gmail.com -en uztailaren 8a baino lehen. Afaria, Talaia Jatetxean izango da eta honakoa izango da menua.

  • Entsalada
  • Fritoak
  • Xerra
  • Postrea

Edariak (sagardoa, ura eta ardoa) eta kafea, prezioaren barruan sartzen dira.

Prezioa:  20€

Non eta noiz geratuko garen jakinaraziko dugu


 

urtarrila 2009
A A A O O L I
« abu    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

Bad Behavior has blocked 7 access attempts in the last 7 days.