Umezurtz

Nork: Larregi | 3 Api, 2008, 07:43

Batzuetan albisteak muturrekoa ematen dizu eta mutu geratzen zara, hitzik gabe, zuri burua eta aurpegia. Ez duzu ulertu nahi, jan nahi, sinetsi nahi, baina gertatu da. "Joakin Zubeldia hil da goizean". Berriz irakurri eta oroitzapenekin batera lehen malkoa begietara.

 (gehiago)

Saltaka gortu nahian

Nork: Larregi | 8 Urr, 2007, 13:07

Urriaren 6a, larunbata. Zakila Bira Zumaian. 20 km: Zumaia-Narrondo-Arroa-Iraeta-Aizarnazabal-Oikia-Zumaia.

Aspalditik neukan irteteko asmoa, eta nahi baino gutxiago entrenatu badut ere, egun honetara begira nengoen, aspalditik, batez ere ziklo baten amaiera dakarrelako. Neure buruari agindu nion hau korrituta berriz ere panelean gortzen hasiko nintzela. Egia izango ahal da!.

 (gehiago)

Gehiegi bigundu gabe

Nork: Larregi | 25 Ira, 2007, 07:29

Aspaldian hemen ezer ere jarri ez eta ahaztu ere egingo zaizkit pasahitza, nola idatzi behar den... Hona hemen lerro batzuk, bizi garela esateko.

 (gehiago)

Biaizpen, Patxi Berrion

Nork: Larregi | 1 Abu, 2007, 10:19

Lehendik bi aldiz daukat eginda bia hau, biak ere orain dela 20 urte baino gehiago, eta bi igoera haietan izan zen zer kontaturik, gauza berezirik. Lehenengoan, Jon Lazkano Albardao bergararrarekin, gauak harrapatu gintuen gora iristen ari ginela, eta behera ailegatzerako gau beltz-beltza zen; ez geneukan linternarik, noski; Irurtzunen festak ziren eta gogoan dut nola edan genituen zerbeza-kaņak, bata bestearen atzetik, egarria ezin aserik. Bestean, Apolorekin, udako ekaitz batek harrapatu gintuen goialdean, tetxoetan, eta eskerrak zaparrada berehala pasatu zen eta beroarekin haitza segituan lehortu zen; gero kristoren parranda bota genuen Donostian.

Aspaldian neukan gogoa bia honetara bueltatzeko, eta gaurkoan etorri gara, egun osorako permisoa badaukagu eta. Zumaiatik irten garenean, ordea, ez genuen imajinatu ere egiten eguerdirako etxean izango ginela, bueltan. Orduan ez genekien hirugarren aldi honetan ere izango zela zer kontaturik, gauza berezirik.

 (gehiago)

Arratsalde pasa Atxarten

Nork: Larregi | 27 Uzt, 2007, 11:53

Atzo arratsaldekoa kontatzeko asmotan sartu naiz blogean, eta aspaldian ikusi ez nituen zenbaki batzuk irakurri ditut: Gortu martxan jarri genuenetik, 51 artikulu idatzi ditut; 77 erantzun izan dira; irakurketak 931. Ez dira kopuru txarrak, ezta?

Orduan, hasi ginenean, asmoa neukan Apolorekin erdi bana idazteko, txandaka. Akuilu-lanak egin bai, lanak agindu bai, ideiak eman bai, baina idatzi gutxi Apolok, erantzunetan eta adarra jotzeko ez bada!

Gaurkoan Apoloren txanda da. Bertsolariei egiten zaien moduan: nahi duan doinu eta errimarekin, gaia atzoko eskalada emanda, argazkiak hemen jarrita, nahi baduk bertsotan ere bai. Kontatu zak atzokoa, Rufino!

 (gehiago)

Aizkorak zorrozten

Nork: Larregi | 25 Uzt, 2007, 09:36
Badator uda eta opor-garaia. Lau-bost egunetan kanpora irteteko moduan izango gara eta ari gara aizkorak zorrozten, nora joan eta zer eskalatuko dugun amets egiten. Horrelakoetan, beste askotan bezala, gehiago gozatzen dugu prestatze-lanetan. (gehiago)

Hiru eskola, hiru egunetan

Nork: Larregi | 16 Uzt, 2007, 08:57

Asteburuan ez dugu aspertzeko denborarik izan. Eskalatu, nahi baino gutxiago eskalatu dugu, baina bazterrak ikusi eta gozatu ederra hartu bai, hori egin dugu.

 (gehiago)

Ongi etorri udari Mariantonaitzen

Nork: Larregi | 22 Eka, 2007, 06:44

Eguna luzatuta dago eta arratsaldea ederki aprobetxatzea dago eskalatzeko. Lana utzitakoan zenbat denbora eta zer aukera daukagun kalkulatu dugu, posta elektroniko bidezko mezuez, goizean. Ni pozik nago; Apolo ez hainbeste: hiru ordu dauzkagu eta aukera bakarra Mariantonaitz da!

 (gehiago)

Etzionk patzeik!

Nork: Larregi | 18 Eka, 2007, 07:52

"Etziok patzeik" izena du, ustez, Mariantonaitzeko bia batek, gehien errepikatzen denak, errazenak. Rosalesek eta McMurtryk ireki zuten, sokaldi batekoa da, eta gorago jarraitu ez zutenez, ez zioten izenik jarri ere egin. Gero, norbaitek (zein eskubiderekin?) horrela bataiatu zuen, eta halaxe ageri da Gipuzkoako eskaladen liburuan.

Guk, gaurkoan, hitzetik hortzera erabili dugu esaldi hori, Labarganetako haitzetan hartu dugun gozatua ez dagoelako pagatzerik.

 (gehiago)

Hitzik gabe

Nork: Larregi | 12 Eka, 2007, 07:07

Larunbata, ekainak 9. 15:30ean irten gara Zumaiatik Urkiola aldera, lehengo asteko leku berberara, oraingoan pareta lehorra egongo delakoan eta plaketan gozatzeko asmotan. Esan dute arratsaldean ekaitza etorriko dela, eta saiatu naiz Apolo konbentzitzen kotxea hartu gabe Mariantonaitza joateko; alferrik, noski.

 (gehiago)

Atxarten, leku berrietan

Nork: Larregi | 4 Eka, 2007, 11:07

Gaurkoan beste Atxarte bat ezagutu dugu. Orain arte, Labargorri, Urrestei eta Astxikiko espoloietan ibili izan gara. Gaurkoan, Interneteko krokis batzuk hartuta, Urresteiren hegoaldera etorri gara, Urkiola bidera, leku berriak ezagutzeko asmotan. Ez gara damutuko, ez, etorri izanaz.

 (gehiago)

Jentilbaratzan arratsalde pasa

Nork: Larregi | 13 Mai, 2007, 13:58

Plan ederra daukagu larunbat arratsalderako: Jentilbaratzako arista. Sikiera eguraldiak aguantatuko balu...

 (gehiago)

Pedrizako granitoari begira

Nork: Larregi | 7 Mai, 2007, 09:05

Lehengoan Kopakoarrin, gaurkoan Madrilgo Pedrizan, granito ederrean ibili gara. Kopakoarrin, ikusi ez ezik, gozatu ere egin genuen; Pedrizan, berriz, zeinen ikusgarria den baieztatu eta hurrengoa arte agur esan besterik ez.

 (gehiago)

Kopakoarriko granito ederrean

Nork: Larregi | 1 Mai, 2007, 17:16

2006ko Nafarroa Oinezera gindoazela, Berara, Oiartzun aldetik Aritxulegiko gaina pasa eta Endara urtegira iristen, begirada errepidetik aurrealdeko mendira joaten zitzaidan etengabe. Izan ere, Kopakoarrik sekulako itxura dauka eskalatzeko. Jakin banekien han eskalatzen zela, eta berezitasun nabarmen batekin, gainera: granitozko haitza izatea. Neure buruari agindu nion hurrengo batean joan behar genuela hara eskalatzera, eta, hara, oraingoan probatu dugu bere edertasuna.

 (gehiago)

Atxarteko espoloietan

Nork: Larregi | 23 Api, 2007, 07:23

Santelmo errepetizioak herrian, baina larunbat gauean "Hamlet" entzun eta parranda egin baino nahiago izan dugu igande goizean eskalatzera joan. Eguna garbi eta zoragarri argitu du, eta badirudi ez zaigula damutuko. Atxartera goaz, aspaldiko partez.

 (gehiago)