Johanesena
Zumaiako Bertso Eskolaren webgunea
Maialenek bigarren txapela
post by ZBE @ 05 Apirila, 2008 19:38

Txapelketako argazkiak (Algorri)

Maialen Velardek irabazi zuen joan den ostiralean Algorri jatetxean jokatutako txapelketa. Bigarren geratu zen iazko txapelduna, Unai Gijarro. Entzuleen saria, berriz, Markel Peņalbak lortu zuen.

 (gehiago)
TXAPELKETA OSTIRALEAN, SARRERAK SALGAI
post by ZBE @ 02 Apirila, 2008 12:05

Txapleketako argazkia

Ostiralean Zumaiako X. Bertsolari txapelketan parte hartuko duten bertsolariak hauek dira: Unai eta Jokin Gijarro, Josu Manzisidor, Maialen Velarde, Maddi Gallastegi, Joxe Joakin Aizpurua, Manex Elola eta Markel Peņalba. Aurkezle lanetan Jon Maia arituko da.

 (gehiago)
Santelmoetan saio ugari
post by ZBE @ 21 Martxoa, 2008 19:29

Bertsozaleak ez dira haserre izango aurtengo eskaintzarekin! Lehenbiziko ostiralean urteroko saioa Aita Marin, biharamunean (hilaren 29an) bazkalondoan Jokin Uranga eta Xabier Silveira arituko dira, eta repetizioetako ostiralean Zumaiako X. bertsolari txapelketa jokatuko da Algorri sagardotegian.

 (gehiago)
Joanito Dorronsoro Bertsopaper lehiaketa
post by ZBE @ 05 Abendua, 2007 13:30

Dagoeneko banatu ditugu 2007ko bertso lehiaketaren oinarriak. Aurtengo gaia berezi samarra da: Olagarroaren erroak Zumaian. Abenduaren 27a bitartean aurkez daitezke lanak, Foronda kultur etxean edota johanes@euskalerria.org helbidera bidalita.

 (gehiago)
Finalerako sarrerak salgai turismo bulegoan
post by ZBE @ 15 Azaroa, 2007 14:45

Txapelketa handietan egin ohi duen bezala, Zumaiako Bertso eskolak Gipuzkoako txapelketako finalerako txartel batzuk ekarri ditu, bertsozale zumaiarrei kontuak pixka bat errazteko.

 (gehiago)
Jon bigarren Tolosan
post by ZBE @ 05 Azaroa, 2007 11:55

Maia txapelketako aurkezle

Jendetza inguratu zen atzo Tolosako Usabal kiroldegira. Kanpoan giro hotza, eta barruan ere nahiko epela, areto handi hartan ez zelako antzoki batzuetako berotasunik lortu. Mendiluze oso sendo eta bizkor ikusi genuen, zortziko txikian eta puntuari erantzuten batez ere. Jon Maia nahiko erregular aritu zen, eta arazorik gabe eskuratu zuen Jonek hurrengo faserako txartela.

 (gehiago)
Sarriegi nagusi Zumaian
post by ZBE @ 29 Urria, 2007 10:17

Bertsolariak aritu ziren gogotik G puntuaren bila, baina esan genezake atzo Zumaian entzuleak orgasmora iristetik urruti samar geratu zirela. Saio epela gertatu zen, eta tristea ere izan zen Jokin Uranga eta Ekaitz Goikoetxea hain urduri eta ezinean ikustea. Sarriegi ibili den sendoen, eta ordainetan zuzeneko txartela eskuratu zuen. Mantxi zarauztarra ere fuerte ibili zen atzo.

 (gehiago)
G puntua Zumaiara iritsi da
post by ZBE @ 23 Urria, 2007 09:36

Zumaiako kartela

Datorren igandean, hilak 28, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren faseko laugarren saioa jokatuko da Maria eta Jose ikastetxean. Lau sarrera ditugu zuetako bi laguni emateko.

 (gehiago)
MAIALEN HIRUGARREN ETA JOXE JOAKIN BOSGARREN
post by ZBE @ 08 Urria, 2007 18:33

Gure eskolako bertsolariek ezin izan dute aurrera egin eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketatik kanpo geratu dira. Hirurek ere, ordea, maila txukuna erakutsi dute eta puntuetan ez dira sailkatzetik hain urruti ibili.

 (gehiago)
Larunbatean Maialenen eta Joxe Joakinen txanda
post by ZBE @ 03 Urria, 2007 13:27

Urriaren 6an jokatuko dira Gipuzkoako Txapelketako sailkapen faseko azken saioak. 4 tokitan izango dira saioak, ordu berean, eta horietatik bitan zumaiar bana izango dugu lanean: Joxe Joakin Aizpurua Getarian eta Maialen Velarde Ataunen.

 (gehiago)
UNAI GIJARRO BOSGARREN ZALDIBIAN
post by ZBE @ 24 Iraila, 2007 15:00

Ez zuen nahi bezala gozatu Unaik eta azkenbigarren sailkatu zen atzo Zaldibian jokatutako kanporaketan, 250 punturekin.

 (gehiago)
4 zumaiar Gipuzkoako bertsolari txapelketan
post by ZBE @ 14 Iraila, 2007 14:39

Joxe Joakin balkoitik balkoira

Datorren astean hasiko Gipuzkoako txapelketa eta herriko 4 ordezkari izango ditugu lehian. Batetik, sailkapen fasean hasiko dira Unai Gijarro, Joxe Joakin Aizpurua eta Maialen Velarde; bestetik, final-laurdenetan hasiko da Jon Maia. Aupa Zumaia!

 (gehiago)
Zumaiarrak GR-12ko finalera!!
post by ZBE @ 18 Ekaina, 2007 20:02

Larunbatean jokatu zen GR-12 bertsobideko lehen finalaurrekoa, Lasarte-Orian. Zumaiarrak nagusitu ziren eta Zarauzko finalera sailkatzea lortu zuten.

 (gehiago)
ZUMAIARRAK GR-12 BERTSOBIDEKO FINALERDIETAN
post by ZBE @ 13 Ekaina, 2007 11:42

Talaia jatetxean oriotarren aurrean nagusitzea lortu eta gero (32-25), multzoko buru amaitzea lortu zuten zumaiarrek. Orain, hurrengo lehia edo desafioa Lasarte-Orian izango dute, larunbat honetan, hilak 16, azpeitiarren aurka.

 (gehiago)
ZUMAIARRAK BERTSOTAN URRETXUN
post by ZBE @ 10 Maiatza, 2007 13:58
Bihar, ostirala, GR-12 bertsobideko kanporaketa jokatuko da Urretxuko Gaztelekuan. Iluntzeko 9etan afaria izango da lehenbizi eta ondoren saioa. Animatzen bazara, badago joateko aukera! (gehiago)
Power by pLog. Template design by JamesHuang. Valid XHTML and CSS