Johanesena
Zumaiako Bertso Eskolaren webgunea
Sarriegi nagusi Zumaian
post by ZBE @ 29 Urria, 2007 10:17

Bertsolariak aritu ziren gogotik G puntuaren bila, baina esan genezake atzo Zumaian entzuleak orgasmora iristetik urruti samar geratu zirela. Saio epela gertatu zen, eta tristea ere izan zen Jokin Uranga eta Ekaitz Goikoetxea hain urduri eta ezinean ikustea. Sarriegi ibili den sendoen, eta ordainetan zuzeneko txartela eskuratu zuen. Mantxi zarauztarra ere fuerte ibili zen atzo.

 (gehiago)
G puntua Zumaiara iritsi da
post by ZBE @ 23 Urria, 2007 09:36

Zumaiako kartela

Datorren igandean, hilak 28, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren faseko laugarren saioa jokatuko da Maria eta Jose ikastetxean. Lau sarrera ditugu zuetako bi laguni emateko.

 (gehiago)
MAIALEN HIRUGARREN ETA JOXE JOAKIN BOSGARREN
post by ZBE @ 08 Urria, 2007 18:33

Gure eskolako bertsolariek ezin izan dute aurrera egin eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketatik kanpo geratu dira. Hirurek ere, ordea, maila txukuna erakutsi dute eta puntuetan ez dira sailkatzetik hain urruti ibili.

 (gehiago)
Larunbatean Maialenen eta Joxe Joakinen txanda
post by ZBE @ 03 Urria, 2007 13:27

Urriaren 6an jokatuko dira Gipuzkoako Txapelketako sailkapen faseko azken saioak. 4 tokitan izango dira saioak, ordu berean, eta horietatik bitan zumaiar bana izango dugu lanean: Joxe Joakin Aizpurua Getarian eta Maialen Velarde Ataunen.

 (gehiago)
Power by pLog. Template design by JamesHuang. Valid XHTML and CSS