Datorren igandean, hilak 28, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren faseko laugarren saioa jokatuko da Maria eta Jose ikastetxean. Lau sarrera ditugu zuetako bi laguni emateko.
Martxan da txapelketako final-laurdenen fasea eta horietako bat Zumaian jokatu da, igandean hain zuzen. Zumaian abestuko duten bertsolariak hauek dira: Ekaitz Goikoetxea, Bixente Gorostidi, Mantxi, Aitor Sarriegi, Jokin Uranga eta Joxe Luis Urdangarin.
Sarrerak egunean bertan bakarrik erosi ahal izango dira eta arratsaldeko 3etatik aurrera jarriko dira salgai, ikastetxean bertan. Sarrera arruntak 8 euro balio du, bazkideenak 5 euro (bazkide egiteko aukera han bertan) eta 16 urtetik beherakoenak 3 euro besterik ez.
Zumaiako saiorako 4 sarrera ditugu Zumaiako bertsozaleen artean banatzeko. Kontaiguzu orain artean txapelketa nola ikusi duzun, mezu bat idatzita johanes@euskalerria.org helbidera eta bi sarrera irabazteko aukera izango duzu. Bi lagunentzat bina zotz egingo ditugu, ostiral goizean. Zorte on!!
Egin dugu zozketa eta iganderako bina sarrera irabazi dituztenak ASIER eta ARANTZA izan dira. Zorionak!!
asko,gehiegi agian espero ta saio pattala ikusi dugu gerturatu garenok,uste dut neskaren bat falta zela kartelean zeren aze 2saio irunen eta eibarren egin zutena neskek AUPA NESKAK!!!!!!!!
Halako egualdi epela atzo, halako jendetza bildu Maria eta Josen, eta saio kaxkarra izatea pena! Bi faborito, Jokin eta Ekaitz, nerbioso eta ezinean. Ez dira hurrengo faserako sailkatuko eta Txapelketa nagusitik ere kanpo geratuko dira!! Sarriegi ikusi nuen fuerte! Finalerako hautagai sendoa da.
Nesken kontuarekin ados Haritzekin. Ainhoak Eibarren puntu hehiago merezi zituen, gainera. Eta Nahikari ere sailkatu baietz!





