Johanesena
Zumaiako Bertso Eskolaren webgunea

« Aurrekoa | Hurrengoa»

Sarriegi nagusi Zumaian
post by ZBE @ 29 Urria, 2007 10:17

Bertsolariak aritu ziren gogotik G puntuaren bila, baina esan genezake atzo Zumaian entzuleak orgasmora iristetik urruti samar geratu zirela. Saio epela gertatu zen, eta tristea ere izan zen Jokin Uranga eta Ekaitz Goikoetxea hain urduri eta ezinean ikustea. Sarriegi ibili den sendoen, eta ordainetan zuzeneko txartela eskuratu zuen. Mantxi zarauztarra ere fuerte ibili zen atzo.


Saioa berandu hasi zen, kanpoan jende asko geratu zelako sarrerarik gabe. Antolatzaileek banku batzuk eta beste zenbait eserleku jarri zituzten eta beste 100 bat lagun sartu ziren Maria eta Joseko aretora, guztira 800 inguru. Giroa beroa ziurtatu zegoen, baina bertsolariek ez zuten asmatu saioa erabat "lehertzen". Lehenbiziko ariketetan Sarriegi eta Mantxi nabarmendu ziren, eta ikusi ahal izan genuen Uranga eta Goikoetxea ez zebiltzala batere fin; Jokin bertsoak borobildu ezin da eta oso urduri; Ekaitzek poto egin zuen puntuari erantzuterakoan eta hitzari abestutako bertsoan ere nahi eta ezinean aritu zen. Kartzelako ariketan, bakarka, Sarriegik egin zuen lanik onena eta bera izan zen atzo puntu gehien lortu zituena ere.

Sarriegiren atzetik Mantxi sailkatu zen bigarren, puntuazio onarekin, eta hurrengo faserako sailkatuta dago dagoeneko. Jokin Urangak, eta Ekaitz Goikoetxeak ez dute aurrera egiterik lortu, eta ezingo dute 2009ko Txapelketa Nagusian parte hartu, gainera.

Argibide gehiago txapelketako web gunean. Puntuazioen taula hemen klik eginda.

Azken kanporaketa Tolosan jokatuko da, datorren igandean, eta hantxe abestuko du Jon Maiak.

Gehitu erantzuna
Izena:
Gaia:
Orri pertsonala (hautazkoa):
Helbide elektronikoa (hautazkoa):
Gehitu erantzuna

authimage
  

Power by pLog. Template design by JamesHuang. Valid XHTML and CSS