Johanesena
Zumaiako Bertso Eskolaren webgunea

« Aurrekoa | Hurrengoa»

Finalerako sarrerak salgai turismo bulegoan
post by ZBE @ 15 Azaroa, 2007 14:45

Txapelketa handietan egin ohi duen bezala, Zumaiako Bertso eskolak Gipuzkoako txapelketako finalerako txartel batzuk ekarri ditu, bertsozale zumaiarrei kontuak pixka bat errazteko.


Abenduaren 16an Donostiako Illunbe zezen-plazan jokatuko da finala, eta sarrerak dagoeneko salgai daude Turismo Bulegoan. Sarrera arruntak 18 euro balio du eta 16 urtez azpikoenak 8 euro. Bertsozale Elkarteko bazkideek ere prezio berezia dute (12 €), baina sarrerak eskuratzeko 943670575 telefonoan edota www.gpuntua.com gunean eskatu beharko dute (etxera bidaltzen dituzte).

Finalaurreko saioen atarietan ere egongo da finalerako txartelak eskuratzeko aukera (bazkideenak barne). Gogoratu saioak non eta noiz diren: 17an Eskoriatzan, 24an Oiartzunen (Jon Maiak han abestuko du) eta abenduaren 1ean Ordizian. Saio guztiak arratsaldeko 6etan hasiko dira.

Bertso Eskola saiatuko da, duela 4 urte bezala, abenduaren 16an bazkari bat eta Donostiarako autobusa antolatzen.

Gehitu erantzuna
Izena:
Gaia:
Orri pertsonala (hautazkoa):
Helbide elektronikoa (hautazkoa):
Gehitu erantzuna

authimage
  

Power by pLog. Template design by JamesHuang. Valid XHTML and CSS