post by ZBE @ 05 Abendua, 2007 13:30
Dagoeneko banatu ditugu 2007ko bertso lehiaketaren oinarriak. Aurtengo gaia berezi samarra da: Olagarroaren erroak Zumaian. Abenduaren 27a bitartean aurkez daitezke lanak, Foronda kultur etxean edota johanes@euskalerria.org helbidera bidalita.
Udalaren babesarekin, Zumaiako Bertso Eskolak Joanito Dorronsoro bertsopaper lehiaketa antolatu du. Sariak pixka bat handitu egin ditugu diruz, eta posta elektronikoz bidaltzeko aukera ere eskaintzen dugu aurten. Oinarriak osorik jaitsi nahi badituzu egin klik hemen.




