Johanesena
Zumaiako Bertso Eskolaren webgunea

« Aurrekoa | Hurrengoa»

Maialenek bigarren txapela
post by ZBE @ 05 Apirila, 2008 19:38

Txapelketako argazkiak (Algorri)

Maialen Velardek irabazi zuen joan den ostiralean Algorri jatetxean jokatutako txapelketa. Bigarren geratu zen iazko txapelduna, Unai Gijarro. Entzuleen saria, berriz, Markel Peņalbak lortu zuen.


Saioaren aurreko afarira 120 lagun bildu ginen, eta giro ederra sortu zen Algorri jatetxean. Santelmoen inguruko gaiak izan ziren aurten ere, bikotea artekoak asko, baina Jon maiaren aginduetara gai serioez ere aritu behar izan zuten, aurreko astean hildako neska katalanaz, esaterako. 8 bertsolari aritu ziren lehenbiziko fasean, eta buruz buruko saiora igarotzea lortu zutenak Maialen eta Unai izan ziren. Gainerako seien artean bat hautatu behar izan zuten entzuleek, eta Markel Peņalbak lortu zuen sari hori, ordainetan afaria izango du Marina Berrin 2 lagunentzat.

Maialen Velardek irabazi zuen azkenean atzoko txapelketa (txapela, 300 euro eta oroigarria); Joanito Dorronsorok jarri zion txapela, duela bi urte bezalaxe. Hitzari abesterakoan eta kartzelan bakarka hasterako denbora dezente egin zuen arren, ohiko kantaera ederra eta hitz-joko dotoreak erakutsi zituen. Unai Gijarro izan zen bigarren (200 euro eta oroigarria), eta Manu Garatek eman zion saria.

Epaimahaian ari zirenak: Josu Garate, Nahikari Gabilondo eta Jexus Baxakarte, eta idazkari Ibon Aizpurua.

Gehitu erantzuna
Izena:
Gaia:
Orri pertsonala (hautazkoa):
Helbide elektronikoa (hautazkoa):
Gehitu erantzuna

authimage
  

Power by pLog. Template design by JamesHuang. Valid XHTML and CSS