Johanesena
Zumaiako Bertso Eskolaren webgunea
GR-16 bidearen abiapuntua: Talaia jatetxetik Oņatira
post by ZBE @ 16 Maiatza, 2008 14:38

GRko irudia

Iaz Zarauzko finaleraino iristea lortu eta gero, aurten ere zumaiarrak prest gara saio txukun batzuk egin eta herriko bertsozaleen egarria asetzeko. Aurtengoan 16 talde bildu dira GR ekimenean, eta 4 multzotan banatu dira; bakoitzetik talde bakarrak egingo du aurrera, eta Zumaiaren multzoan beste 3 talde hauek haude: Oņati, Mallabia eta Gasteiz.

 (gehiago)
Maialenek bigarren txapela
post by ZBE @ 05 Apirila, 2008 19:38

Txapelketako argazkiak (Algorri)

Maialen Velardek irabazi zuen joan den ostiralean Algorri jatetxean jokatutako txapelketa. Bigarren geratu zen iazko txapelduna, Unai Gijarro. Entzuleen saria, berriz, Markel Peņalbak lortu zuen.

 (gehiago)
TXAPELKETA OSTIRALEAN, SARRERAK SALGAI
post by ZBE @ 02 Apirila, 2008 12:05

Txapleketako argazkia

Ostiralean Zumaiako X. Bertsolari txapelketan parte hartuko duten bertsolariak hauek dira: Unai eta Jokin Gijarro, Josu Manzisidor, Maialen Velarde, Maddi Gallastegi, Joxe Joakin Aizpurua, Manex Elola eta Markel Peņalba. Aurkezle lanetan Jon Maia arituko da.

 (gehiago)
Santelmoetan saio ugari
post by ZBE @ 21 Martxoa, 2008 19:29

Bertsozaleak ez dira haserre izango aurtengo eskaintzarekin! Lehenbiziko ostiralean urteroko saioa Aita Marin, biharamunean (hilaren 29an) bazkalondoan Jokin Uranga eta Xabier Silveira arituko dira, eta repetizioetako ostiralean Zumaiako X. bertsolari txapelketa jokatuko da Algorri sagardotegian.

 (gehiago)
Joanito Dorronsoro Bertsopaper lehiaketa
post by ZBE @ 05 Abendua, 2007 13:30

Dagoeneko banatu ditugu 2007ko bertso lehiaketaren oinarriak. Aurtengo gaia berezi samarra da: Olagarroaren erroak Zumaian. Abenduaren 27a bitartean aurkez daitezke lanak, Foronda kultur etxean edota johanes@euskalerria.org helbidera bidalita.

 (gehiago)
Sarriegi nagusi Zumaian
post by ZBE @ 29 Urria, 2007 10:17

Bertsolariak aritu ziren gogotik G puntuaren bila, baina esan genezake atzo Zumaian entzuleak orgasmora iristetik urruti samar geratu zirela. Saio epela gertatu zen, eta tristea ere izan zen Jokin Uranga eta Ekaitz Goikoetxea hain urduri eta ezinean ikustea. Sarriegi ibili den sendoen, eta ordainetan zuzeneko txartela eskuratu zuen. Mantxi zarauztarra ere fuerte ibili zen atzo.

 (gehiago)
G puntua Zumaiara iritsi da
post by ZBE @ 23 Urria, 2007 09:36

Zumaiako kartela

Datorren igandean, hilak 28, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren faseko laugarren saioa jokatuko da Maria eta Jose ikastetxean. Lau sarrera ditugu zuetako bi laguni emateko.

 (gehiago)
Zumaiarrak GR-12ko finalera!!
post by ZBE @ 18 Ekaina, 2007 20:02

Larunbatean jokatu zen GR-12 bertsobideko lehen finalaurrekoa, Lasarte-Orian. Zumaiarrak nagusitu ziren eta Zarauzko finalera sailkatzea lortu zuten.

 (gehiago)
ZUMAIARRAK GR-12 BERTSOBIDEKO FINALERDIETAN
post by ZBE @ 13 Ekaina, 2007 11:42

Talaia jatetxean oriotarren aurrean nagusitzea lortu eta gero (32-25), multzoko buru amaitzea lortu zuten zumaiarrek. Orain, hurrengo lehia edo desafioa Lasarte-Orian izango dute, larunbat honetan, hilak 16, azpeitiarren aurka.

 (gehiago)
ZUMAIARRAK BERTSOTAN URRETXUN
post by ZBE @ 10 Maiatza, 2007 13:58
Bihar, ostirala, GR-12 bertsobideko kanporaketa jokatuko da Urretxuko Gaztelekuan. Iluntzeko 9etan afaria izango da lehenbizi eta ondoren saioa. Animatzen bazara, badago joateko aukera! (gehiago)
GR-12 BERTSO BIDEAN ORIORA ETA ZUMARRAGARA
post by ZBE @ 03 Maiatza, 2007 11:28

Maiatzean hiru saio edo desafio jokatuko ditzute Zumaiako bertsolari gazteek, bi kanpoan eta bat herrian. Ostiral honetan Orion izango dute saioa, Salatxo tabernan, gaueko 10ak inguruan. Datorren ostiralean (hilak 11), berriz, Zumarragan izango dute saioa eta, bukatzeko, maiatzaren 25ean Zumaian abestuko du oriotarrekin batera.

Txapleketako argazkia

 (gehiago)
ZUMAIA ERE ABIATU DA GR-12 BERTSO-BIDEAN
post by ZBE @ 12 Apirila, 2007 08:27

Martxoaren 31n jokatu zen Zumaia eta Zumarraga-Urretxuren arteko bertso-desafioa, Oxford aretoan (Alondegian). Justu antzean izan bazen ere, Zumaia nagusi.

 (gehiago)
SANTELMOAK ETA BERTSOAK
post by ZBE @ 04 Apirila, 2007 18:49

Santelmoak gerturatu ahala, urtero bertso-kontuetan mugimendu handia sumatu ohi da, eta oraingoian ere halaxe gertatzen da: bertso-saioa, Zumaiako txapelketa...

 (gehiago)
MADDI GALLASTEGIK IRABAZI DU IX. BERTSOPAPER-LEHIAKETA
post by ZBE @ 02 Otsaila, 2007 15:15
Nahi baino geroago bada ere, dagoeneko badakigu zein diren aurtengo bertsopaper-lehiaketako irabazleak: Maddi Gallastegik irabazi du lehen saria (txapela, 250 € eta Juan Gorritik egindako oroigarria) eta Igor Albizuk bigarrena (150 € eta Gorritiren oroigarria). (gehiago)
BI TALDE SANTA AGEDA BEZPERAKO ESKEAN
post by ZBE @ 02 Otsaila, 2007 10:54
Zumaiako Bertso Eskolak antolatuta, aurten bi talde arituko dira igandean santa eskean kopla-kantari, batez ere Zumaia inguruko baserrietan. (gehiago)
Maialen Velarde txapeldun
post by ZBE @ 02 Maiatza, 2006 11:10

Ostiralean jokatu zen Zaharretxean VIII. bertsolari txapelketa eta aurten maialen Velardek eskuratu du txapela, oroigarriarekin eta 300 euroko sariarekin batera. Joxe Joakin Aizpurua sailkatu zen bigarren eta oroigarria eta 150 € jaso zituen ordainetan. Gainerako bertsolarien artean entzuleen artean bat hautatu behar zuten, baina berdinduta gelditu ziren Markel Peņalba eta Jokin Gijarro, 26na botorekin.

 (gehiago)
ALDAKETAK ZUMAIAKO TXAPELKETAN
post by ZBE @ 27 Martxoa, 2006 12:36

Anadeko taldea

Azken urteotan bezalaxe, aurten ere santelmoen bigarren ostiralean jokatuko da Zumaiako bertsolari txapelketa. Apirilaren 28an izango da eta bi dira nobedade nagusiak: ez da Anaden izango eta azken faseko lehian bi bertsolari bakarrik arituko dira.

 (gehiago)
SANTELMOETAKO SAIOA ZEHAZTUTA
post by ZBE @ 27 Martxoa, 2006 10:54

ST 2006 kartela.pdf

Dagoeneko lotuta dago apirilaren 21ean Aita Marin kantuan arituko den seikotea: Amaia Agirre, Egaņa, Elortza, Irazu, Iturriaga eta Jon Maia. Gai-jartzaile, berriz, Josu Goikoetxea arituko da.

 (gehiago)
GIJARROTARRAK ERNIARRAITZ SARIKETAN
post by ZBE @ 09 Otsaila, 2006 10:29

Otsailean jokatutako da Azpeitiko Erniarraitz Bertso eskolak antolatzen duen sariketako 3 kanporaketa eta finala eta tartean izango dira Zumaiako Bertso eskolako bi ordezkari, Unai eta Jokin Gijarro, hain zuzen. Bi sarrera eskuratu nahi dituzu?

Unai et Jokin Gijarro

 (gehiago)
HOTZARI AURRE EGIN ETA ESKEAN
post by ZBE @ 07 Otsaila, 2006 08:44

Larunbat goizean 15 lagun inguru elkartu ziren Bertso Eskolak antolatutako santa eskean.

Jon umeekin

 (gehiago)
Zergatik Johanesena?
post by ZBE @ 27 Urtarrila, 2006 19:32
Duela 3 bat urte, Joanitoren 20 urte kantari liburua atera genuenean, Bertso Eskolako ikurreko pertsonaia Johanes izenarekin bataiatzea erabaki genuen. Zergatik?  (gehiago)
Power by pLog. Template design by JamesHuang. Valid XHTML and CSS