This page looks plain and unstyled because you're using a non-standard compliant browser. To see it in its best form, please upgrade to a browser that supports web standards. It's free and painless.
| « | Maiatza 2008 | » | ||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
Propaganda euskaraz!
Oxford vs. Alondegia
Euskarabidea
San Juan bezpera
Gure altxorraren aztarnak!
"Kristorentzako titiriteroak"
Zuhaitzak euskaraz izendatzeko irteera!
"Descargatu oinarriak"
Euskal Herriko II. SMS lehiaketa
Eutsi!
Gero eta gehiago dira etxeetara iristen den propagandaz nazkatu, eta kanpoan propaganda jasotzeko buzoia jarri duten herritarrak. Buzoi horretan jasotzen diren paper-multzoei begiratuz, ez da apenas antzematen Euskal Herriko buzoi bat denik, ia iragarki guztiak gaztelania hutsez iristen baitira. Kontseiluak gai horixe aukeratu du aurtengo bigarren konpromisoari ekiteko. Buzoietan euskarazko propaganda jaso nahi dugula dioen pegatina jartzeko kanpaina bultzatu nahi du, bada, Kontseiluak. Ea zenbat jartzen ditugun Zumaian.
(gehiago)
Askok jakingo duzuenez, udalak eraikin guztia berritu nahi du; fatxada bere horretan utziko duen arren, barrua bota eta berria egingo du. Dirudienez, proiektua martxan da, jada, eta Zumaiako proiekturik garrantzitsuenetako bat izan daiteke. Hori dela-eta, garrantzitsua iruditzen zaigu guztion artean erabakitzea zer erabilera eman behar zaion lokal horri. Garbi dago kultura-zentroa izan behar duela, eta, hori, noski erronka handia da, orain egingo duten edo egiten ari diren proiektuak berak zehaztuko baitu, nolabait, Zumaian aurrerantzean izango dugun kultura-jarduera eta horren egokitasuna. Beraz, herriarentzat ikaragarrizko garrantzia duen proiektua dugu esku artean.
Jakin ahal izan dugunez, udalak dirua bideratu du proiektua egiteko. Guk, duela zenbait hilabete, gure proposamena aurkeztu genion, erabilerari buruzkoa, garrantzitsua iruditu baitzitzaigun udalak herritarren iritziak, gogoak, nahiak etab. ezagutzea halako erronka baten aurrean. Ez gara proiektua aurkeztu dugun bakarrak izan, zorionez.
Hementxe duzue, bada, gure proiektua. Ez da proiektu itxia, badagoelako zer hobetu eta, horregatik, zuen iritziak, inpresioak, kritikak, nahiak jaso nahi ditugu, hemendik atera daitekeen guztia udalari helarazteko. Bestalde, herriko taldeak animatu nahi ditugu proiektuak aurkeztera, askok leku horri beste erabileraren bat eman nahiko baitio.
(gehiago)
Une itxaropentsuak dira hauek, zalantzarik gabe, eta ezinbestekoa da euskarak ere bere lekua izatea prozesu horretan. Horixe da euskalgintzako 400 eragile inguruk aldarrikatu eta eskatu nahi izan dutena, Euskarabidea egitasmoaren bidez; gatazka gainditzeko prozesuaren ildoetako bat izan behar du euskarak, euskarak ere beharrezkoa baitu normalkuntza-prozesua.
(gehiago)
Aspalditik ospatzen da San Juan bezpera Euskal Herrian, eta, aurten, perkusio eta hanka-palo kalejira antolatu dugu Erribera kalean, arratsaldeko 19:30ean. Ondoren, izango da zer ospatu hondartzan ere. Baina, ba al dakizue zein den festa horren jatorria?
(gehiago)Ezusteko handia izan da Iruņa-Veleian egindako aurkikuntza; euskara idatziaren III. eta VI. mende arteko testigantzak, alajaina! Inork gure hizkuntzaren antzinatasunaren zalantzarik bazuen, hara hor froga. (gehiago)
Horixe da asteburuan beheko plazan bi ikuskizun eman dituen taldearen izena. Astean zehar emanaldiak iragartzeko kartelez bete zuten herria. Kartelei erreparatuz gero, batzuk euskaraz zeuden, eta beste batzuk gaztelaniaz; euskarazkoetan, gainera, akatsa akatsaren gainean. Horixe izan zitekeen gertatuko zenaren iragarle... (gehiago)
Natur Taldearekin batera, eta udalaren diru-laguntzaz, Euskal Herriko zuhaitz batzuk euskaraz izendatzeko irteera antolatu dugu. (gehiago)
Hala irakur dezakegu Zumaiako Udalaren web orrian, lan-eskaintza publikoaren atalean. Guk, hasiera batean, itzuri egin zaiela pentsatu dugu, halakoak gertatzen baitira. Baina web orri horretako hainbat lekutan klik egin ondoren, zalantza sortu zaigu. (gehiago)
Aurten ere SMS lehiaketa antolatu du UEMAk, eta euskaraz jolastu eta sariak irabazi ahal izango ditugu. Web orrian, gainera, iazko SMSak, SMSak labur-labur idazteko hiztegitxoa, sariak eta beste hainbat gauza aurkituko dituzu. (gehiago)
Euskarazko film luzea errodatzen hasiko da ekainean, eta Alberto J. Gorritiberea zumaiarra izango da pelikularen zuzendaria, eta Kandiko Uranga, berriz, aktoreetako bat. Gaurko Berrian dator horri buruzko informazioa eta ea "Aupa Etxebeste" filmak adinako arrakasta izaten duen. (gehiago)
Dirudienez, Lanbide Heziketan euskarazko ziklo bat gutxiago izan dezake Institutuak datorren ikasturtetik aurrera. Zer eta euskaraz egin daitekeen zikloa kendu, argudio ekonomikoak erabiliz... (gehiago)
Bai eskolak euskalduntzeari! kanpainak sinadura-bilketaz ekin zion jendaurreko ibilbideari. Oraingoan, berriz, maniFESTAzio batera deia egin digute. Arratsaldeko 17:30ean abiatuko da manisfestazioa Donostiako Bulebarretik, euskaraz ikasteko eta euskara ikasteko eskubideak aldarrikatzeko, oraindik ere lan handia baitago egiteke bide horretan.
Hona hemen deialdia egiteko irakurri den testua:
(gehiago)Gipuzkoarroi errenta-aitorpena euskaraz nahiz gaztelaniaz egiteko aukera ematen zaigu, baina zer hizkuntza aukeratzen dugu guk? (gehiago)
Ezaguna egiten al zaizue esamolde hori? Askotan errepikatu izan da gazteek ez dituztela halako esapideak erabiltzen, baina ez erabiltzeko, bada arrazoi nabarmenik: ez da halako esamoldeen transmisiorik izan, eta, noski, ezagutzen ez badira, ezin erabili. (gehiago)
Ez da guk asmatutako izenburua, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Gonzalez de Txabarrik Berria egunkariaren zuzendariari sailerako idatzitako "gutunaren" izenburua baizik. Ea zer iruditzen zaizuen... (gehiago)
Uztaila 2006
Ekaina 2006
Maiatza 2006
Martxoa 2006
Otsaila 2006
Lantegia
Euskaltzaindia
Morris hiztegia
Euskalterm
Sinonimoen hiztegia
Harluxet
Zientzia hiztegia
Softwarea
Euskal software librea
Zuzentzaile ortografikoa