Teknologia berriak, teknologia berdeak

Ingurumena zaintzeko hazten ari den kontzientziazioak, petrolioaren prezioaren etengabeko igoerak eta ingurumena zaintzeko administrazioak ezartzen ari diren legedia berriek ekarri dute teknologia berrien industriak arlo horretan ahalegin handiagoa egitea. Horrez gain, gaur egun erabiltzaileak prest daude gailu batengatik pixka bat gehiago ordaintzeko, baldin eta ingurumenarekin adeitsua bada. Eta hori, ederki dakite ustiatzen teknologia enpresa erraldoiek.
Arrazoi batengatik edo bestearengatik, azkenaldian merkaturatzen ari diren ordenagailuak eta osagaiak aurrekoak baino ekologikoagoak direla esan daiteke; energia gutxiago kontsumitzen dute, erabiltzen dituzten materialak birziklatuak dira, eta abar. Beraz, teknologia berriak teknologia berdeak edo ekoteknologiak bihurtu dira.
(gehiago)










