Egilea Baleike, Noiz: 2008-01-30 15:30, Atala : Kultura
Apirilaren 4an kontzertu berezia izango da Txosnen eremuan: herriko taldeek kanta ezagunen bertsioek joko dituzte.
ZUGAren oharra:
Apirilaren 4an, ostirala, Santelmotako egitarauaren barne Txosna eremuan kontzertu berezi bat egingo dugu: herriko taldeek BERTSIOAK eskainiko dituzte. Talde bakoitzak gehienez lauzpabost abesti joko ditu, talde bat imitatuz. Talde horrek bezala jo beharko dute, eta ahal den neurrian haien itxura hartu: jantzi eta imitatu.
Guzti hori lotzeko, izena emateko eta abar, jar zaitezte gurekin harremanetan Zugaren ostiraleroko bileretara etorriaz, edo gure helbidera e-mail bat bidaliz: zumaiakogazteasanblada@hotmail.com. Izena emateko epea: martxoaren 27an itxiko da