Egilea Baleike, Noiz: 2009-01-20 15:12, Atala : Kirola
Itsaso handiak jarraitzen du, eta gaur goizeko eguraldi ederra aprobetxatuz surf saio ederra ikusi ahal izan da Izustarriko olatu tentean. Bihar goizerako olatu handiagoak daude iragarrita, baina eguerditik aurrera baretuz joango da itsasoa. Hemen dituzue goizeko irudi ederrak, bideoan zein argazkitan -argazkien sekuentzia eskuinetik ezkerrera doa, surflariaren eta olatuaren norabidea jarraituz–.