Bilatu:
aurreratua
Bannerra

Zumaiako industri-ondarea aztertzeko lan talde bat abian da
Egilea Baleike, Noiz: 2009-05-22 12:38, Atala : Kultura PDF Inprimatu Bidali lagun bati

Zumaiako industri-ondareari buruzko informazio gune bat sortzea da ZIIZ proiektuaren helburu nagusia. Horretarako, bi urteko epea jarri diote beren buruei ahalik eta informazio, dokumentu eta material gehien bildu eta sailkatzeko. Behin lan hori burututa, forma eman eta gizarteratzeko moduak aztertuko dituzte.

"Zumaia itsasertzean dago, baina ez da bereziki arrantzaz bizi izan den herri bat; arrantzaleen kofradia bera ere berandu samar eratu zen inguruko beste herriekin alderatuta. Zumaia industriari lotutako herria izan da", egin du sarrera Pedro Etxabe lan taldeko kideak. Itsasoarekin zer ikusi handia izan duten industria jarduerak izan dira, ontzigintza eta ontzietarako motorgintza nagusiki. Eta horien ondoan beste batzuk: zementu fabrikak, makina-erraminta, galdaragintza, arozgintza... Orain arte, ordea, industriaren historia ez da aintzat hartu, ez zaio ondare baliorik aitortu, eta gauza asko galdu egin dira. "Ladrillo bat bera ere ez da gelditzen kasu askotan".

Arazoaz jabetuta, batekin eta bestearekin hitz eginda, lan talde bat osatzea erabaki zuten. Pedro Etxabe, Javier Carballo, Xabier Alvarez Yeregi, Rafael del Pilar eta Ismael Manterola dira kideak, guztiak ere esperientzia handikoak lan hauetan.

"Lehenengo lana informazioa biltzea izango da, dokumentuak, materiala. Artxiboetan ikertzeaz gain, elkarrizketak ere egingo ditugu. Guk ezagutzen ditugunengana joko dugu zuzenean, baina badakigu jende askok izan dezakeela informazioa. Gustatuko litzaiguke jende hori gurekin harremanetan jartzea. Hemen azken finean gu ez gara protagonistak. Protagonistak informazio iturriak dira, haiek gabe ezin da lan hau burutu". Edozein informazio, dokumentu edo material emateko prest dagoen edonork 634457022 telefono zenbakia edota ziiz@ziiz.org posta elektronikoa erabil dezake harremanetan hartzeko.

Bi urteko epea hartuko dute bilketa lana egiteko. Ondoren, hori guztia antolatu eta gizarteratzeko modua aztertuko dute. Hasieran batean, erakusketa eta liburua dituzte buruan. "Erakusketa horretan gaur egungo enpresak ere sartu nahiko genituzke, eta irekia utzi, etorkizunean sortuko direnek ere lekua izan dezaten, zerbait bizia izan dadin". Sentsibilizaio lana ere beharrezkoa dela uste dute, industri-ondarea gorde eta zaintzearen garrantziaz jabetzeko.

 

Gorde zabaldun Gorde bildun Gorde del.icio.usen
(2 boto)
Iruzkinak (0) RSS feed comment

Ez dago iruzkinik

Zure Iruzkina gehitu



mXcomment 1.0.5 © 2007-2010 - visualclinic.fr
License Creative Commons - Some rights reserved
 
Berria idatzi

Puri-purian

Ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik
Ikus agenda osoa

Inkestak

Inkestak kargatzen...

firefox.gif xhtml.png css.pngcc_licensed


Babesleak: