Bilatu:
aurreratua
Bannerra

Atxotegi eta Mendinuetak irabazi dute Dinastia Etxabe txapelketa
Egilea Baleike, Noiz: 2009-08-29 13:58, Atala : Kirola PDF Inprimatu Bidali lagun bati

baleike-dinastiaXXXVIII. Dinastia Etxabe txapelketako finalak jokatu ziren atzo Zestoako Gurutzeaga frontoian. Atxotegi eta Mendinueta izan ziren irabazleak nagusien mailan eta Urbieta eta Arratibel jubeniletan.

Jubenilen partidak eman zion hasiera jardunaldiari. Partidu bizia eskaini zuten Urbieta-Arratibel eta Jauregi-Zendoia bikoteek. Nahiz eta ia partida guztian atzetik joan ziren, azken unean buelta eman zioten markagailuari eta txapela irabazi zuten Urbieta eta Arratibelek. Partida 22-20 emaitzarekin amaitu zen.

Urtzi Iribar zumaiarrak eta Uzkudun errezildarrak iaz eskuratutako txapela defendatu zuten jarraian. Aurrean Soraluzeko Atxotegi eta Mendinueta arbizuarra izan zituzten. Partida maldaz gora jarri zitzaien hasieratik, Atxotegi eta Mendinuetak zazpi tantoko aldea lortu eta gero (10-3). Markagailuan hurreratu ziren (10-9), baina ez ziren inoiz aurretik jarri partida luze eta lehiatu batean (ordu eta laurden inguru iraun zuen). Partida 22-18 emaitzarekin amaitu zen.

Sari banaketa ekitaldiaren ondoren, omenaldia eskaini zitzaion orain pare bat aste hil zen Antton Pebet pilotariari. Txapelketan jokatu eta denbora gutxira hil zen Angeluko pilotaria lotan zela, aneurisma batengatik. Bere gurasoak, anai-arrebak eta Angeluko pilota elkarteko kideak hurreratu ziren atzokoan Zestoara.

Gorde zabaldun Gorde bildun Gorde del.icio.usen
(2 boto)
Iruzkinak (0) RSS feed comment

Ez dago iruzkinik

Zure Iruzkina gehitu



mXcomment 1.0.5 © 2007-2010 - visualclinic.fr
License Creative Commons - Some rights reserved
 
Berria idatzi

Agenda

2010 Otsaila 2010 Martxoa
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28

Puri-purian

Inkestak

Inkestak kargatzen...
Inkestak kargatzen...

firefox.gif xhtml.png css.pngcc_licensed


Babesleak: