|
Egilea Baleike, Noiz: 2010-09-10 11:02 Atala : Kultura |
 |
 |
 |
Rakel Nacenta Forondako pintura gelan, mosaikoarekin. Babestuta dauka teselak askatu eta gal ez daitezen. Argazkia: Gorka Zabaleta
1960ko azaroaren 15ean sei gazte eraman zituen itsasoak Zumaiako barran. Haien oroimenez Vicente Revilla artistak egindako mosaiko bat jarri zuten istripuaren lekuan. Baina 50 urte ez dira alferrik pasa eta artelana oso hondatuta dago. Astelehenean kendu zuten barratik zaharberritzeko. Rakel Nacenta arduratuko da, eta jadanik hasi da lehen lanekin. "Hamar hilabete kalkulatu genituen, baina ez dago jakiterik zer topatuko dugun".
|