Darahli elkarteak Saharako kanpalekuetara egindako bidaiaren berri emateko kanala.
Darahli18ko oroitzapenak: "Hango jendearen determinazioa eta indarra ikustea onuragarria iruditu zitzaidan pertsona hobea bihurtzeko"

Molly Bux 2018 api 18 Zumaia

Pasa berri ditugun santelmoek agian baretuko zituzten desertuan izandako bizipenak, baina, zertxobait ukituta, berriro azaleratuko dira. 90 lagunez osatutako taldea sahar errefuxiatuen kanpalekuetan izan ziren pasa den Aste Santuan, Darahli18 bidaian. Gazte horietako bat Molly Bux izan zen. Eguneroko edo oroitzapen moduan testu hau idatzi du. Peio Romatetek ateratako argazkiekin jantzi dugu idatzia.