Egilea: baleike, Noiz:2012-01-25 21:14:49, Atala: Ekonomia
Estreinako itsas bidaia egin zuen atzo Astilleros Balenciagaren Grampian Don itsasontziak, Zumaiatik Pasaiara. Ontzian bertan joateko aukera izan genuen, eta bideo irudiz eta argazkiz osatutako bideo hau prestatu dugu. Irudiez gehiago gozatzeko, Youtubek eskaintzen duen pantaila osoa erabiltzea gomendatzen dizuegu.
Egilea Baleike, Noiz: 2012-01-27 16:52 Atala : Ingurumena
Zumaiako ingurumenaren babeserako mozioa aurkeztu zuen atzo Zumaiako Natur Taldeak Aralarren eskutik, eta Udalak onartu egin zuen, EAJren abstentzioarekin. Jeltzaleek bat egin dute helburuarekin, baina mozioan hartzen diren konpromisoak eta zehazten diren ekintzak erabakitzeko parte hartze prozesu bat ezinbestekotzat jo dute. Hemen irakur dezakezue mozioa:
Egilea Baleike, Noiz: 2012-01-27 10:27 Atala : Gizartea
Haur lapurtuen kasuak ikertzen laguntzeko eskaera onartu zen atzoko plenoan. Plenoan izan ziren SOS Haur Lapurtuak elkarteko hainbat kide, tartean senide bila dabiltzan Mertxe Aizpurua eta Ana Carlota Dominguez zumaiarrak. Hemen irakur dezakezue joan den azaroan bien kasuei buruz Baleike aldizkarian argitaratu genuen erreportajea. Honela dio Gipuzkoako SOS Haur Lapurtuak elkarteak EAJ-PNV udal taldearen eskutik aurkeztutako mozioak:
Egilea Baleike, Noiz: 2012-01-27 09:00 Atala : Ekonomia
Udalaren aurrekontua 12.830.306 eurokoa izango da, aurrekoa baino %4,6 txikiagoa. "Krisi garaietara egokitutako aurrekontuak" direla azaldu du Udal Gobernuak, "baina herritarren ongizateari begira". EAJ eta PSE ez daude konforme, "gastu arruntean eta pertsonal gastuan aurrezteko ahaleginik ez delako egin eta berriro inbertsioen kapitulua murriztu delako".
Egilea ZUMB, Noiz: 2012-01-26 12:23 Atala : Kultura
Aspaldian buruan geneukan ideia bati forma ematea lortu dugu eta Musika Patronatuaren laguntzarekin, urte osoan zehar antolatuko ditugu Kafe Musikalak.
Egilea Baleike, Noiz: 2012-01-26 10:19 Atala : Bestelakoak
Aurtengo udal aurrekontu orokorraren onarpena izango da gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera Udal Batzarrak aztertuko duen gairik garrantzitsuena. Hemen daukazue plenoko gaien zerrenda: