Arraunari buruzko Tapa Pala saioko bigarren denboraldiko kapituluak.
'Tapa pala II' saioak irabazi du 2017ko Tokikom sarien ikus-entzunezko onenaren saria

baleike 2017 urr 27 Zumaia

Gaur goizean Usurbilgo Sutegi antzokian banatu dituzte Tokikom 2017 sariak, eta udan zehar Felix Aizpuruak gidatu duen 'Tapa pala II' saioak jaso du ikus-entzunezko onenaren saria. Arrauna ikuspuntu didaktiko batetik aurkeztea izan da saioaren helburu nagusienetako bat.