Larraina: bazkide izateko aukera

Ahalik eta gehien zabaldu nahi dugu gure larrain edo bilgunea, eta apirilaren bukaera arte daukagu zabalik Larraina Euskara Elkarteko bazkide egiteko aukera.

Nola izan zaitezke bazkide? Aukera hauek dauzkazu:

  • Lantaldean zuzenean edo ohiko gure bileretan parte hartuta.
  • Ekimen edo ekintza puntualetan laguntzaile izanda.
  • Larrainaren gaineko informazioa jasota.
  • Diru-ekarpena eginda (urtean 20 €).
  • Beste moduren batean (zeuk proposatu nola).

Sartu formulario honetan eta bete: https://forms.gle/1YS3rGDh1iv3teRu9

Denontzat dago tokia, eta gurekin bat egitera animatu nahi zaitugu.