Labarra Pulporen igoera fasea

Zumaian izango da lehen maila nazionalera igotzeko fasea

Maiatzaren 10, 11 eta 12an izango da fasea Lubaki kiroldegian.

Gaur eguerdian eman du Espainiako Federazioak berria. Zumaian ospatuko da datorren asteko ostiralean, hilaren 10ean, larunbata 11n eta igandea 12an lehen nazional mailarako igoera fasea. Hasieratik Pulpok apustu sendoa egin du fasea bertara ekartzeko eta lortu da. Hiru egunez Lubaki kiroldegian eskubaloiaren festa bizitzea nahi du klubak eta aurkari hauek izango ditu: Kantabriako Hercos Motor BM Colindres taldea, Kanariar Uhartetako Sermather Tacoronte Lecomar 13 de mayo eta Galiziako Sar Plastic Omniun taldeak. Lau horietatik bakarra igoko da lehen nazional mailarako txartela eskuratuta.

Morala altu duela ailegatu da Labarra Taldea igoera fasera, Euskadiko txapeldun suertatu eta gero. Klubak ere erantzun sendoa eman nahi du: kiroldegian harmaila gehigarriak muntatuko dira eta kanpokaldean txosna bat ere jarriko da. Kamiseta bereziak ere aterako dira eta liburuxka bat informazio eta propagandarekin ere (babeslea izan nahi duenak, ostegunera arte garaiz da oraindik).

Ez galdu parte izateko aukera. Denon artean lortuko dugu: Aupa Pulpo!