Kontsumobideren hitzaldiak izango dira Hogarrean maiatzean eta ekainan

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 5a, 10:00

Kontsumobide Kontsumoko euskal institutuak nagusiei zuzendutako bi hitzaldi emango ditu Hogarrean. Maiatzean eta ekainan saio bana izango da, eta interesdunek aurrez izena eman beharko dute. 

Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko eta babesteko helburua duen erakundea da Kontsumobide. Eskaintzen dituen zerbitzuen artean hitzaldiak daude, eta horietako bi entzuteko aukera izango dute Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko kideek datozen asteotan. 

Jaurlaritzari atxikitako erakunde honek bi hitzaldi eskainiko ditu Zumaian, Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroan; maiatzean eta ekainan saio bana izango da. Maiatzekoak Gure eskubideak baliarazten ditugu? du izena eta hilaren 21ean emango da, goizeko 11:00etan, Hogarreko bigarren solairuan. Ekainekoa, berriz, Berrogeita hamar urtetik aurrera elikatzea izango du gaia, eta ekainaren 4an emango da, hau ere 11:00etan gizarte zentroko bigarren solairua.

Hitzaldi hauetara bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Maiatzeko saioaren kasuan, datorren astelehenetik ostegunera bitartean apuntatu ahal izango da, elkarteak Hogarrean duen bulegoan, 11:00etatik 12:00etara bitartean. Ekaineko saioari dagokionez, izenak maiatzaren 20tik 23ra bitartean jasoko dira, ordu eta leku berean.

Argibiderik behar izanez gero, 943-86 27 41 telefono zenbakira deitu daiteke, edo behekoplaza1@gmail.com helbidera idatzi.