Telmo Deuneko beteranoek bigarren egin dute Bilboko estropadan

Maria Maya Manterola 2024ko mai. 6a, 11:00

Argazkia: IƱaki Suarez.

Badok 13 Orio taldearen atzetik sailkatu zen Zumaiako ontzia, 11 segundora.

Telmo Deun arraun elkarteko beteranoen ontzia Bilbon izan zen larunbatean, eta bigarren postuan sailkatu zen Badok 13 Orio taldearen atzetik. Zumaiarrek 12 minutu eta 32 segundoko denboran amaitu zuten estropada; 11 segundo azkarragoak izan ziren oriotarrak.

Guztira, hamahiru ontzik parte hartu zuten proba puntuagarrian, eta hirugarren santurtziarrak sailkatu ziren, zumaiarrengandik bost segundo eskasera. Proba puntuagarriaz gain, gonbidatuek Ecoembes V. Bandera jokatu zuten Bilbon.