Bertan behera geratu da arratsaldeko kontzertua

Maria Maya Manterola 2024ko mai. 7a, 13:02

Musika Eskolako entzunaldi bateko irudia.

Eguraldiaren iragarpenaren ondorioz hartu erabakia Kultura Sailak. Data berria iragarriko dute laster.

Arratsaldean Musika eta Dantza Eskolak, Bandak eta Brankako erabiltzaileek egitekoa zuten kontzertu berezia bertan behera utzi dutela jakinarazi berri du Kultura Sailak.

Eguraldiaren iragarpenaren ondorioz erabaki dute ekitaldia ez egitea. Dena den, beste data batean egitea aurreikusi dute; lehenbailehen jakinaraziko dute hitzordu berria.