Donibane Lohizunen gertatutako hilketa matxista salatu du udalak

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 7a, 15:27

Mugimendu feministak gaur arratsalderako deitu duen elkarretaratzearekin bet egin du.

Pasa den ostiralean Donibane Lohizunen (Lapurdi) gertatutako hilketa sexista "gogor" salatu du Zumaiako Udalak ohar baten bidez. Era berean, hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi die.

Ohar horren bidez, udalak argi utzi nahi izan du "ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere", eta herritar guztien inplikazioa eskatzen du. "Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea".

Horrekin batera, udalak bat egiten du Zumaiako Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egin die gaur, maiatzaren 7an, 19:30etan, Saregile plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.